EuskOOS euskal kostaldeko ozeanografia operazionaleko sistema da, eta Euskalmetek kudeatzean du AZTI zentro teknologikoaren aholkularitzarekin. Hiru helburu ditu:
- EAEko kostaldeko itsasoaren uneko egoeraren deskribapen zehatza ematea.
- Itsasoaren etorkizuneko kondizioen iragarpen jarraituak egitea.
- Euskal kostaldeko erabiltzaileei produktu ozeano-meteorologikoak ematea.
Ozeanoa funtsezko elementua da klimarako —oxigeno-, ur-, elikagai- energia- eta lehengai-iturria da—, eta baliabide bat da turismorako, garraiorako eta merkataritzarako. Gure etorkizuna ozeanoaren egoera onaren mende dago eta hark ondasunak eta zerbitzuak emateko duen gaitasunaren mende. Behaketa-teknologia aurreratuak behar dira itsas ingurunearen erabilerak ezagutu eta haiei buruzko informazioa lortzeko, haren baliabideak ustiatu eta modu jasangarrian kudeatzearren. Muturreko gertakari naturalen iragarpena, itsasoko plangintza espaziala, erreskate-eragiketak eta ekosistemaren eta klimaren modelizazioa ozeanoaren behaketen mende eta ozeanografia operazionaleko sistema eraginkorren mende daude. Horretarako, eskura jarri behar dira goi-kalitate eta -bereizmeneko datuak, hainbat iturritatik etengabe partekatuak Truke horiek nazioarteko zenbait lankidetza-mailatan antolatzen dira.
EuskOOS
Ahalegin global baten parte
 |
GOOS: Global Ocean Observing System: GOOS itsaso eta ozeanoetako aldagaiak behatzeko, analizatzeko eta haien ereduak egiteko sistema global iraunkor bat da, mundu osoan ozeanografia operazionaleko zerbitzuak mantentzeko eratua. GOOSek ozeanoen uneko egoerei buruzko deskribapen zehatzak ematen ditu (baliabide bizidunak kontuan hartuz), itsasoaren etorkizuneko kondizioen iragarpen jarraituak egiten ditu ahalik eta aurrerapen handienarekin, eta klima-aldaketa iragartzeko oinarriak ematen ditu. http://www.ioc-goos.org/ |
 |
EuroGOOS: European Global Ocean Observing System: EuroGOOS irabazi-asmorik gabeko nazioarteko erakunde bat da, ozeanografia operazionalarekin konprometitua Europa mailan, GOOS behaketa-sistema globalaren testuinguruan. 1994an sortu zen erakunde informal gisa. 2013ko otsailaz geroztik, irabazi-asmorik gabeko nazioarteko erakunde gisa ezarri zen Belgikan (EuroGOOS AISBL). Hala, eraginkortasuna handitu zuen, eta haren kideek Europako Batzordeko eta Europar Batasuneko beste erakunde batzuetan edo nazioarteko erakundeetan duten ordezkaritza hobetu zuen. http://eurogoos.eu/ |
 |
EuskOOS: Euskadiko Ozeanografia Operazionala Sistema: EuskOOS euskal kostaldeko ozeanografia operazionaleko sistema da, eta Euskalmetek kudeatzen du AZTI zentro teknologikoaren aholkularitzarekin. Hiru helburu ditu:
- EAEko kostaldeko itsasoaren uneko egoeraren deskribapen zehatza ematea.
- Itsasoaren etorkizuneko kondizioen iragarpen jarraituak egitea.
- Euskal kostaldeko erabiltzaileei produktu ozeano-meteorologikoak ematea.
https://www.euskoos.eus/ |