EuskOOSen esparruko kostalde eta itsasoetan, zenbakizko ereduak behar dira, behaketez lagunduak, itsasoaren uneko, etorkizuneko eta iraganeko egoera iragartzeko (korronteak, tenperatura, gazitasuna eta olatuak), fisikak, biologiak eta geologiak parte duten zenbait aplikazio praktikotarako. Halaber, lortutako datuak gehiago zabaldu eta interpretatu behar dira. Hori guztia errutina gisa egin behar da, EAEko gizarteari, Administrazioari eta arrantzako eta itsasoko sektoreei, oro har, gertuko zerbitzu eta aholkularitza emateko (“intermediate users”), eskala handiagoko sistemekin alderatuta (“Copernicus Marine environment monitoring service”) balio erantsia emanez.

Horretarako ari dira lanean, 96 orduko iragarpena egingo duen eta EAEko kostalde osorako balio izango duen eredu hidrodinamiko bat optimizatzeko eta ezartzeko. Laster egongo dira eskuragarri eredu horren irteera operazionalak.

Zenbakizko ereduak: salinitatea eta boien sakabanatzea ur azalean

Zenbakizko ereduak: ur korronteak eta tenperatura ur azalean

Euskal kostaldeko itsaslasterren zenbakizko simulazioaren adibidea:




Google Earthen Landsat irudia, eta animazioa earth nullschool proiektoa ohinarritzat hartuta garatua