

Bi egun klima-aldaketak zer-nolako egoera planteatzen duen eta haren ondorioak arintzeko irtenbideak nola gara daitezkeen eztabaidatzeko
Uhinak, aldaketa klimatikoak eta muturreko gertakariek itsasertzean duten eraginari buruzko mugaz gaindiko kongresua da. Hirugarrengo edizio honetan azterketa eremua handitzen da eta Arku Atlantikoa izango da.
Uhinak kongresuaren helburua klima aldaketari aurre egiteko kudeatzaileen beharrak ezagutzea da eta mundu zientifikoak behar horiek asetzeko zein ekarpen dituen. Horretarako Uhinak-ek alderdi inplikatu guztiak (zientzialariak, teknikoak eta administrazioak) biltzen dituen diziplina anitzeko ikuspegia proposatzen du.