15
JAN
2018

MAREA proiektua saritua

Posted By :
Comments : 0

Azaroaren 8an, Glasgowen, Europar Batasunaren Estrategia Atlantikoko 4. biltzarrean,  INTERREG POCTEFA Programaren baitan finantzatu den MAREA proiektua saritua izan zen ondoko kategorian: “Garapen jasangarria duen eskualde baten eredua sortzea, integrazio sozioala sustatuz”.
MAREA proiektuak, ekaitz bat gerturatzen ari denean kostaldeko higadura arriskuak eta uholdeak aurreikusteko erreminta digital berritzaileak garatzea du helburu. Horretarako, toki ezberdinetako kooperazioarako komunitate-instrumentuen sinergiak bilatuko ditu, elkarren osagarri izan daitezen.
Sari honek MAREA proiektuaren garrantzia eta proiektuko kideak ezagutzera eman ditu Europa mailan: Communauté d’Agglomération Pays, Eusko Jaurlaritza, l’Université de Pau et des Pays de l’Adour, Rivages Pro Tech eta AZTI.

MAREA

About the Author

Leave a Reply

*