

Urperatuta urtebete igaro ondoren, Mendexako akuikultura instalazioetan eta Donostiako buian kokatuta zeuden lau laginketa aparailu pasiboetatik azkena berreskuratu berri dugu (https://www.euskoos.eus/es/red-oceano-meteorologica-de-la-cae/boya-de-aguas-profundas-de-donostia/). Gailu horiek etengabe eta energia-iturri baten beharrik gabe, uretan dauden kutsatzaile kimikoak metatzen dituzte, esate baterako, organo-kloro-pestizidak, normalean itsas inguruneetan oso kontzentrazio txikiak izan arren, eragin kaltegarriak izan ditzakete bai ingurumenean bai giza osasunarentzat. AZTIk NIVArekin lan egin du (https://www.niva.no/) JERICO-NEXT (http://www.jerico-ri.eu/) Europako proiektuaren esparruan laginketa aparailuak gure kostaldean kokatzeko. NIVAk Europako kostalde desberdinetako hainbat laginketa aparailu jartzea koordinatzen du.
Ezkerra, laginketa aparailu ezberdinen instalazio eta berreskuratzea. Eskuina, Laginketa aparailuak kokatu diren bi lokalizazioak.