

JERICO-NEXT azken newsletterra zabaldu berri da (irailean bukatu zen proiektua). Bertan, AZTIk parte hartzen duen JERICO-RI Ikerketa Azpiegiturari buruzko bideo bat argitaratu da. https://youtu.be/H_Oa2c0ANww. JERICO-RI marko iraunkor bat da, eta bere helburu nagusia Europako itsasoetarako kalitate handiko kostako behaketa datuak, adituak eta azpiegiturak eskaintzea da. JERICO-RI sagaren hurrengo entrega (http://www.jerico-ri.eu/), ofizialki, 2020ko otsailaren 1ean hasiko da JERICO-S3 proiektuarekin. Bere lehenengo bilera AZTIn egingo da, eta, horren gainean, aurrerago jakinaraziko dugu.
Bien bitartean, ez izan zalantzarik, eta harpidetu Youtoube JERICO-RI kanalera: https://www.youtube.com/channel/UCZtxtKoO7I_eS2jOqBoGPHA
Bai eta haren Facebook @JericoNEXT eta twitter @Jerico_NEXT kontuetara ere, eta hartara, informazio guztia izango duzu eskura!