

LIFE LEMA, LIFE15 ENV/ES/000252, proiektuaren egurrezko itsasontzi txikiek (noraezean dabiltzan objektuak) 350 km baino gehiago egin dituzte hilabete bakarrean, haize, korronte eta uhinek bultzatuta. Kasu honetan, azken gabonetan Gijoneko (-5.7º E, 44º N) ur zabaletan utzitako 30 itsasontzietatik 9 frantsesen kostaldean aurkitu dira, Arcachon Bay (44,6º N) eta Lacanau- Océan (~ 45º N) artean. Fabien, nork 9 itsasontzi horietako bat aurkitu duen, eremu honetako hondartzetan aurki daitezkeen itsas zaborren argazki bat bidaltzen digu.
MyCoast proiektuan margotutako zurezko itsasontzia ere, hilabeteko bidaiaren ondoren, Frantziara iritsi zen.
Urperatuta urtebete igaro ondoren, Mendexako akuikultura instalazio esperimentaletan eta Donostiako buian kokatuta zeuden lau laginketa aparailu pasiboetatik azkena berreskuratu berri dugu (https://www.euskoos.eus/es/red-oceano-meteorologica-de-la-cae/boya-de-aguas-profundas-de-donostia/). Gailu horiek etengabe eta energia-iturri baten beharrik gabe, uretan dauden kutsatzaile kimikoak metatzen dituzte, esate baterako, organo-kloro-pestizidak, normalean itsas inguruneetan oso kontzentrazio txikiak izan arren, eragin kaltegarriak izan ditzakete bai ingurumenean bai giza osasunarentzat. AZTIk NIVArekin lan egin du (https://www.niva.no/) JERICO-NEXT (http://www.jerico-ri.eu/) Europako proiektuaren esparruan laginketa aparailuak gure kostaldean kokatzeko. NIVAk Europako kostalde desberdinetako hainbat laginketa aparailu jartzea koordinatzen du.
Ezkerra, laginketa aparailu ezberdinen instalazio eta berreskuratzea. Eskuina, Laginketa aparailuak kokatu diren bi lokalizazioak.
AZTIk Atenasen ospatu zen In Situ Thematic Center (INSTAC) Copernicus Itsas Zerbitzuaren bigarren Fasearen martxan parte artu du. INSTACen eginkizuna tokian jasotako behaketetan ohinarrituta eraikitako produktu integratuak eskaintzea da CMEMS barne eta kanpoko erabiltzaileen beharrak asetzeko. AZTIk, CNR-ISMAR eta SOCIB enpresak lagunduta, hurrengo hiru urteetan INSTAC katalogoan HF radar datuen inplementazioa koordinatuko du.
2017
EuskOOS taldeak artikulu bat argitaratu berri du “Remote Sensing of Environment” aldizkari zientifikoan. Ikerketa hau Bizkaiko golkoaren zurrunbiloek, itsasbazterretik-itsas barrenera, eragindako ur aberatsen esportazioaz datza. Zurrunbiloak eragindako esportazioa aztertzeko, HF-ko kostaldeko radarrak neurtutako korronteak erabili dira, 6 urteko datuak ain zuzen ere. Ikerketa hau SOCIB, IMEDEA eta KAUST-eko ikertzaileen partaidetzarekin garatu da. “Eddy-induced cross-shelf export of high Chl-a coastal waters in the SE Bay of Biscay” doan deskarga daiteke, 2018ko urtarrilaren 27a baino lehen, hurrengo estekan:
https://authors.elsevier.com/a/1WBED_o69Gzv4
Azaroaren 8an, Glasgowen, Europar Batasunaren Estrategia Atlantikoko 4. biltzarrean, INTERREG POCTEFA Programaren baitan finantzatu den MAREA proiektua saritua izan zen ondoko kategorian: “Garapen jasangarria duen eskualde baten eredua sortzea, integrazio sozioala sustatuz”.
MAREA proiektuak, ekaitz bat gerturatzen ari denean kostaldeko higadura arriskuak eta uholdeak aurreikusteko erreminta digital berritzaileak garatzea du helburu. Horretarako, toki ezberdinetako kooperazioarako komunitate-instrumentuen sinergiak bilatuko ditu, elkarren osagarri izan daitezen.
Sari honek MAREA proiektuaren garrantzia eta proiektuko kideak ezagutzera eman ditu Europa mailan: Communauté d’Agglomération Pays, Eusko Jaurlaritza, l’Université de Pau et des Pays de l’Adour, Rivages Pro Tech eta AZTI.
Hamar urtez lanean egon ondoren, mendoitz buien bitartez jasotako serieetan ur zutabeko tenperatura eta salinitatearen aldakortasuna ikus daiteke.
Behatu daitezkeen gertaeren artean, nahasketa eta sasoiko estratifikazio zikloaz gain, 2011ko eta 2012ko urteetan neurtutako gazitasun altuak edota 2013ko udako tenperatura epelen jaitsiera ere nabarmendu daitezke.