

Askotariko energia-moten eskaintza ugaria eta segurua edukitzea gizarte garatuen lehentasun estrategikoetako bat da. Gaur egungo energia-azpiegiturak CO2-emisio handiak eragiten ditu, eta zaildu eta garestitu egiten du klima-aldaketaren aurkako borrokaren helburuak betetzea; gainera, oraindik balio-bizitza luzea duenez, arrisku larrian jartzen ditu helburu horiek.
Euskadiko Energia Estrategia 3E2020ren arabera, energia berriztagarrien helburutzat jarri da 2020an Euskadiko energia-eskaera osoaren % 14 betetzea. Itsas energian, eta, euskal kostaldearen ezaugarriak direla eta, olatu-energia eta offshore haize-energia flotagarria dira Euskadin erabilgarri dauden energia-iturriak. 2020rako aurreikuspenen arabera, 60 MW-eko potentzia instalatua egongo da olatu-energiaren kasuan eta 50 MW-ekoa offshore haize-energia flotagarriarenean.
Helburu horiek betetzeko, ezinbestekoa da hau egitea:
Energiaren Euskal Erakundea -EEE
Armintzako itsas energiaren entsegurako tokia – bimep
https://www.euskoos.eus/datuak/itsas-energiak-denbora-errealean/