

Aste honetan, EUSKOOS taldea Vienako EGU2018 kongresuan parte hartzen ari da, euren ikerketak erakusten bai poster bai ahozko aurkezpenen bidez. Nazioarteko kongresu honek hainbat itsas ikerketa diziplinako adituak biltzen ditu. EUSKOOS-ekarpenak, HF radarren erabilerarekin erlazionatutako hainbat alderditan ardazten dira; JERICO-NEXT-a proiektuaren (http://www.jerico-ri.eu/-en) esparruan hain zuzen ere: HF radarreko datu estandarren definizioa, hobenezineko distribuzio operazionala burutzeko datu ezaren betetzea, deribetako iragarpen enpirikoak egiteko teknika estatistikoko erabilera eta azkenik, itsasbazterreko prozesu ozeanikoen inpaktua ur azaleko zabor garraioan, in-situ, urruneko eta modeloen datu-konbinazioaren bidez.