

EuskOOS ISOBAY topagunean aurkeztu egin zen Ekainaren 5, 6 eta 7an. ISOBAYk, Bizkaiko Badiako Ozeanografia Sinposio Internazionalak, ozeanografiarekin zonaldean lanean diharduten profesional adituenak biltzen ditu. EuskOOS laburbiltzen duen posterrak jakinmina sortu zuen partaideen artean eta euskal kostaldeko ozeanografia operazional sistemaren lana eta azpiegitura ezagutzera emateko erakusleiho bikaina izan zen.