

Aste honetan, AZTIko Julien Maderrek, Euskadiko Ozeanografia Operazional Sistema aurkeztu zuen Oportoko (Portugal) MARTECH tailerrean. Itsas Teknologiari buruzko zortzigarren nazioarteko tailerra izan zen, 2018ko abenduaren 10etik 11ra, Oportoko Unibertsitatean. Urtero egiten den tailer honen helburu nagusia egungo Itsas Teknologien azken ikerketei buruzko iritziak aurkeztea eta aztertzea da. www.martech-workshop.org/