

Lankidetza-hitzarmena sinatu dute 2013ko urtarrilean Donostiako Udalak eta AZTI Tecnaliak, Donostiako udalerriko hondartzen kudeaketa dela eta. 2012az geroztik ari da AZTI Tecnalia zenbait mahai teknikotan parte hartzen, Udaleko eta EAEko Itsasbazter Mugaketako zenbait kiderekin batera, hiriko hondartzetarako (Ondarretakorako, batez ere) konponbideak aurkitu nahirik.
Testuinguru horretan, proiektu bateratu bat sortu da, helburu honekin: itsasertzaren monitorizazioan oinarritutako tresna zientifikoak eta teknologikoak aplikatzea Ondarretako hondartzako prozesuen jarraipena egiteko.
Proposatu diren helburuetatik, aipatzekoak dira honako hauek:
Igeldoko Jolas Parkearen behatokian dago Ondarretako bideo-monitorizazioko estazioa. Hiru kamera ditu estazioak, eta haien bidez eratzen da badiaren irudi-mosaikoa, batez ere Ondarretako hondartzan itsasbehera dagoenean agerian geratzen den eremua.
Donostiako Udalak finantzatua