Historia, eremuaren deskribapena, neurtutako parametroen interesa

est_zarautz_cZarauzko KOSTASystem estazioa 2010ean instalatu zen, Zarauzko Udalaren eta AZTIren arteko lankidetza-hitzarmen baten esparruan, EAEko hondartzarik handieneko itsasertzeko dinamikari buruzko informazioa lortzeko.

Kostaldeetan aplikatzen diren bideo-monitorizazioko metodoak —AZTIk garatutako KOSTASystem, adibidez— irudi zeihar bat irudi lau eta metriko bihur dezaketen teknika fotogrametrikoetan oinarritzen dira.

Zarauzko KOSTASystem estazioa 2015az geroztik aitzindaria da olatuek pasealekua urez betetzen duten uneen jarraipena egiteko bideo-monitorizazioko teknikak aplikatzen. Horretarako, bat-bateko irudiak nahiz denboran integratutako irudiak, timestack motakoak, sortzen dira. Timestack irudiak aurrez zehaztutako trantsektu bateko pixel-errenkada jakin batzuk aldi batez metatzean sortzen dira.

Gainezkatze- eta uholde-prozesuak iragartzeko eta behar bezala karakterizatzeko, xehetasunez aztertu behar dira prozesu horiek arriskutsuak izan daitezkeen eremuetan, fenomeno horiek maximizatzen dituzten itsas mailaren eta olatuen konbinazioaren ezaugarri espezifikoak zehazteko.

KOSTASytem estazioak oso informazio baliotsua ematen du, olatuek eragindako muturreko gainezkatze- eta uholde-gertaerak prebenitzeko eta kudeatzeko.

Sentsore- eta parametro-zerrenda

  • Kamera optikoa, aldiuneko irudiak eta batezbestekotuak, timestack motakoak, ematen dituena.
  • 4 profil, pasealekua kosta-lerroarekiko perpendikularrean gurutzatzen dutenak kota desberdineko puntu batzuetan.
  • Irudi-kadentzia bi minutu da, eta integrazio-denbora, 20 minutu.

Datuak denbora errealean

https://www.euskoos.eus/?p=1719

 

zarautz_udala logomarea