estacion-pasaia_cHistoria, eremuaren deskribapena, neurtutako parametroen interesa

Pasaiako estazio ozeano-meteorologikoa (OM) 2001ean instalatu zen, eta gaur egun EAEko sare ozeano-meteorologikoa denaren esperientzia pilotu bat izan zen. Pasaiako estazio ozeano-meteorologikoa Pasaiako badiaren ahoan dago, Ekialdeko Bantxa deituriko barra arrokatsuaren gainean, eta Portuaren sarrerako baliza-zutoin bat baliatzen du euskarri gisa.

Meteorologikoki oso kokapen interesgarria du, han elkartzen baitira kostaldearen eta inguruko bailaren orografia gorabeheratsua eta bokale estu eta labarrez inguratua. Horren guztiaren ondorioz, brisak (egun/gau zikloan itsasoaren gainazalaren eta lurraren artean dagoen tenperatura-desberdintasunak eraginak) bereziki maizkoak eta biziak izaten dira, eta ez udan bakarrik.

Sentsore- eta parametro-zerrenda

  • Olatu-sentsorea (olatuen garaiera eta periodoa)
  • Itsasoko uraren tenperatura 5 sakoneratan
  • Itsasoko gainazal askearen garaiera (marea)
  • Presio atmosferikoa
  • Airearen temperatura
  • Haizearen jobidea eta indarra
  • Ikuspena
  • Eguzki-erradiazioa

Datuak denbora errealean

http://estacion.euskoos.eus/