

AZTIk Pasaiako Portuko Herrerako kaian dituen instalazioak baliatuta, azken hamar urteotan, zenbait ekipo instalatu dira, eta itsasoaren gainazalaren altuera erregistratu dute iragarpenek ez-ohiko ekaitzez ohartarazten zuten egoeretan (gaur egun ziklogenesi leherkor gisa ezagutzen direnak: Klaus, Herkules, etab.). Ekaitz horietan olatuetatik babestutako eremuetan (kaiak, estuarioak eta ibai-ahoak) urak gainezka egiteko zer arrisku zeuden ebaluatzea zen neurketa horien helburua.
Pasaiako mareografoa 2015ean instalatu zen, eta itsas mailaren garaierari buruzko informazioa biltzen du 5 segundoan behin. Datu intentsibo horien bidez, itsasoaren mailaren seinalean esku hartzen duten prozesuak bereiz daitezke: marea astronomikoa, marea meteorologikoa eta portu-agitazioa.
Hiru prozesu horiek —marea astronomikoa, marea meteorologikoa eta portu-agitazioa— eragin handia dute kostaldean, eta gerta daiteke olatuek kostaldea hartzea eta kalteak eragitea itsas denboraleak daudenean.
https://www.euskoos.eus/pasaiako-goi-maiztasuneko-mareografoa/