

Donostiako ur sakonetako buia 2007an jarri zen martxan, eta kostaldetik 12 bat milia iparraldera ainguratuta dago, 500 bat metroko sakonerako eremu batean (kontinente-ezpondan).
Sakonera horretan, itsas hondoak 20 segundo periodoko olatuei ere ez die eragiten (Atlantikoaren ipar-ekialdea, Islandia eta Irlanda artean, zeharkatzen duten depresioek sortzen dituzten hondoko itsasoko ekaitzetan ohikoak izaten dira horrelako olatuak). Hortik datorkio ur sakonetako buia izena. Olatuak kostaldera gerturatu heinean eta sakonera txikituz doan heinean, olatuaren forman, garaieran eta norabidean eragina du itsasoaren gainazalaren eta itsas hondoaren artean dagoen ur-lodierak. Olatuak, ur sakonetatik abiatuta egiten duen bidean, tarteko sakoneren eremua (han, olatuaren forma, garaiera eta norabidean eragin txikia du sakonerak) eta ur azalen eremua (han, eragin handia du sakonerak olatuaren jokabidean) zeharkatzen ditu, eta, gero, kostaldearen kontra hausten da.
https://www.euskoos.eus/?p=1708