estacion litoral_cHistoria, eremuaren deskribapena, neurtutako parametroen interesa

Bilboko estazio ozeano-meteorologikoa Punta Luceroko dikearen muturraren eta Punta Galeako dike urperatuaren seinaleztapen-kaxaren artean dago, Bilboko Abraren kanpoaldean. Estazio hori bigarrena izan zen EAEko sare ozeano-meteorologikoan; 2003an hasi zen lanean. Bilboko estazioak mendebaldeko euskal kostaldeko itsas kondizioei eta kondizio atmosferikoei buruzko informazioa ematen du.

Ikuspegi atmosferikotik, Bilboko estazioa dagoen tokian urtaroak oso bereiziak ageri dira. Udazkenean eta neguan, hegoaldeko eta hego-ekialdeko haizeak dira nagusi (haize biziekin, Ibaizabalen arroaren efektu topografikoa dela eta). Udaberrian eta udan, berriz, iparraldeko haizeak dira nagusi.

Sentsore- eta parametro-zerrenda

  • Olatu-sentsorea (olatuen garaiera eta periodoa)
  • Itsasoko uraren tenperatura 5 sakoneratan
  • Itsasoko gainazal askearen garaiera (marea)
  • Presio atmosferikoa
  • Airearen temperatura
  • Haizearen jobidea eta indarra
  • Ikuspena
  • Eguzki-erradiazioa

Datuak denbora errealean

http://estacionbi.euskoos.eus/