

Hamabost urtez baino gehiagoz, Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak azpiegitura ugari eskuratu eta instalatu ditu sistema bat lortzeko, aukera emango diona prozesu meteorologikoek itsasoan duten eraginari buruzko informazioa eskuratzeko, bai eta itsas ingurunean izan diren aldaketei buruzko informazioa eskuratzeko ere, aldaketa horiek, askotan, prozesu meteorologikoekin lotura baitute.
Informazio horren zati handi bat ia denbora errealean bidaltzen da (satelite bidez edo beste komunikabide batzuen bidez) Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziara. Han, jarraipen zehatza egiten da une egokian, eta, hala, ekaitzen, galernen eta abarren bilakaera zein den jakin daiteke. Horregatik, funtsezko tresna da, bai eguraldi txarreko egoerei heltzeko, bai interes orokorreko informazioa eskaintzeko era guztietako erabiltzaileei.