

Hiru kamera daude, eta, horiei esker, Ondarreta hondartzako hainbat puntu ikus daitezke. Ordu oro eguneratzen dira…
SNAP: Bat-bateko irudiak dira, ohiko argazkiak, eta ikertzen den gunearen ezaugarriei buruzko informazio zehatza ematen dute. Ez dute informazio kuantitatiborik ematen.
TIMEX: Hamar minututan segundo bateko tartearekin hartutako 600 irudi integratzen ditu. Irudi horiek informazio kuantitatiboa ematen dute. Adibidez, kostako lerroa, hondar-barrak, korronteen indarra eta norabidea eta abar lokalizatzen ditu.
Via: euskoos.eus