

![]() |
GOOS: Global Ocean Observing System
GOOS itsaso eta ozeanoetako aldagaiak behatzeko, analizatzeko eta haien ereduak egiteko sistema global iraunkor bat da, mundu osoan ozeanografia operazionaleko zerbitzuak mantentzeko eratua. GOOSek ozeanoen uneko egoerei buruzko deskribapen zehatzak ematen ditu (baliabide bizidunak kontuan hartuz), itsasoaren etorkizuneko kondizioen iragarpen jarraituak egiten ditu ahalik eta aurrerapen handienarekin, eta klima-aldaketa iragartzeko oinarriak ematen ditu. http://www.ioc-goos.org/ |
![]() |
EuroGOOS: European Global Ocean Observing System
EuroGOOS irabazi-asmorik gabeko nazioarteko erakunde bat da, ozeanografia operazionalarekin konprometitua Europa mailan, GOOS behaketa-sistema globalaren testuinguruan. 1994an sortu zen erakunde informal gisa. 2013ko otsailaz geroztik, irabazi-asmorik gabeko nazioarteko erakunde gisa ezarri zen Belgikan (EuroGOOS AISBL). Hala, eraginkortasuna handitu zuen, eta haren kideek Europako Batzordeko eta Europar Batasuneko beste erakunde batzuetan edo nazioarteko erakundeetan duten ordezkaritza hobetu zuen. http://eurogoos.eu/ |
![]() |
IBIROOS: Ireland-Biscay-Iberia Regional Operational Oceanographic System
Helburu hau du IBI-ROOSek: ozeanografia operazionaleko erakunde bat sortzea, Iberiar penintsulako, Bizkaiko golkoko eta Irlandako itsas eremuaren inguruko herrialdeetako bazkide parte-hartzaileek kudeatua, eta elkarlanean aritzea IBI-ROOS eremurako behaketa-sistema ozeanikoak garatzeko eta ezartzeko, zerbitzu eta produktu operazionalekin. http://www.ibi-roos.eu/ |
![]() |
EuskOOS: Euskadiko Ozeanografia Operazionala Sistema
EuskOOS euskal kostaldeko ozeanografia operazionaleko sistema da, eta Euskalmetek kudeatzen du AZTI zentro teknologikoaren aholkularitzarekin. Hiru helburu ditu:
|