2022. urteko itsasaldi taulak eskuragai daude. Deskargatu hemen

EuskOOS euskal kostaldeko ozeanografia operazionaleko sistema da, eta Euskalmetek kudeatzean du AZTI zentro teknologikoaren aholkularitzarekin. Hiru helburu ditu:

•EAEko kostaldeko itsasoaren uneko egoeraren deskribapen zehatza ematea.
•Itsasoaren etorkizuneko kondizioen iragarpen jarraituak egitea.
•Euskal kostaldeko erabiltzaileei produktu ozeano-meteorologikoak ematea.

[ + ]

LIFE LEMA Europar proiektua, LIFE15 ENV/ES/000252 (http://lifelema.eu):

AZTIk eta IEOk egindako JUVENA kanpainan zehar, zurezko 47 itsasontzi abian jarri ziren Kantauri itsasoko ur irekietan (~ 45,5º N, 4º W). Itsasontzien erdia baino gehiago Ré eta Oléron uharteetara iritsi dira Frantzian. SUD OUEST egunkariak horren inguruko istorioa argitaratu du.

Azken egun hauek ekinozio itsasaldiz betetako egunak izan dira, marea biziak bezala ezagutzen ditugunak. Itsas marea, astronomikoa bezala, itsasoaren gainazal fluidoaren deformazioa da, lurraren, ilargiaren eta eguzkiaren arteko grabitate-erakarpen indarren ondorioz.
Ozeanoen behaketan erronka berriak definitzeko 10 urtero gertakari garrantzitsu bat itzultzen da. 2019an, OceanObs19 kongresuak “Ozeanoak behatzeko sistema integratu baten behar zientifiko eta sozialen emaitza hobetzen laguntza ematea” du helburu. AZTI Honolulu-n egin duen edizio honetan parte hartu du, alde batetik EuskOOS-en eta EuroGOOS-en ordezkari bezala eta AZTI-k JERICO-RI eta LIFE LEMA bezalako proiektuetan egindako lana ere erakutxiz.

Ipar Atlantikoko Bira Subtropikala LIFE LEMA Europar proiektua, LIFE15 ENV/ES/000252 (http://lifelema.eu): abuztuan egin zen IEOko RADPROF kanpainan, egurrezko 120 itsasontzi jarri ziren Galiziako Bankuko uretan eta Ipar Atlantikoko itsaso zabalean (~ 43º N, 15,40 º W). Helburua itsasoko zaborraren ibilbide posibleak aztertzea da, Portugalgo kostaldera joan daitezke, Mediterraneoan sartu edota noraezean jarraitu Ipar Atlantikoko bira subtropikalean.

Bilbo eta Pasaiako estazio ozeano-meteorologikoen datuak zure mugikorretik kontsultatu. Deskargatu App-a:

iOS

Android

Itsas Salbamenduko Sariak

LIFE LEMA proiektu Europarra, LIFE15 ENV / ES / 000252 (http://lifelema.eu): Poztasun haundiz jakinarazi nahi dizuegu, azken hiru urte hauetan guztion artean aurrera ateratako txalupen ekimenak Espainiako “Salvamento Maritimo”-ren “itsaso garbientzako” deialdiko bigarren saria jaso duela!! Eskerrik asko denoi!! http://www.salvamentomaritimo.es/premios-salvamento-maritimo-ods14 Oraindik ere hortan dihardugu… Madeira eta Kanariar uharteak bezelako helmuga exotikoen ondoren, gure txalupetako batzuk Portugal aldera doaz, beste batzuk aldiz Bizkaiko golkoan eta Ozeano Atlantikoak jarraitzen dute abentura bila…

Dimorfismoa karabela portugaldarrean

Karabela portugaldarraren dimorfismoa (hau da, bi forma ezberdinen existentzia: indibiduo eskuinak eta ezkerrak) eta honek jitoarekin duen harremana organismo kolonial honen gai ezezagun askoren artean aurkitzen da. AZTIk egindako ikerketek frogatu dute karabela portugaldarraren jatorria Ipar Atlantikoaren Bira Subtropikalean dagoela (Nature aldizkarian erreferenziatutako dago lana, irakurgai gomendagarria: https:// www.nature.com/Articles/178253a0). Argitaratu berri diren emaitzen arabera, beraien presentzia gure kostaldean, inbididuo eskuinen kopuru baxuagoa eta ezkertien kopurua altuagoa, urte bakoitzeko haize espezifikoen funtzioa da.

Fluorometro autonomo

Aste honetan gure fluorometro autonomo berriekin lehenengo probak egin ditugu. Gailuak antifouling sistema mekaniko batekin hornituak daude, eta fluoreszentzia etengabe neurtzen dute. Mendexako akuikulturako plataforma esperimentalean kokatuko dira. Laster albiste gehiago izango dituzue nola funtzionatzen duten eta lortutako lehen datuen inguruan!