impacto_firma

Azken urte hauetan zehar, Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak (LAEMZ), Eusko Jaurlaritzak, egiaztatu ahal izan du dentsitate eta kalitate handiko datu ozeano-meteorologikoen serieak izateak, bere ezagutza zabaltzen lagundu diela, alderdi hauei dagokienean: kalteak handiagoak edo txikiagoak izatea zer aldagairen menpe dagoen, edo itsasoko aldagaiei lotuta iragarpenen hobekuntza, uneko arriskubidearen eta arriskuaren arabera herritarrei zuzendutako abisu-, alerta- eta alarma-sistemaren hobekuntza ahaztu gabe.

EuskOOSen dauden dautak denbora errealean bidaltzen dira Euskal Meteorologia Agentziara, Euskalmet, itsas-kosta arriskuen larrialdien (ekaitzak, galernak…) jarraipen zorrotza egiten delarik: www.euskalmet.euskadi.eus

Larrialdien arretarekin erlazionatutako LAEMZen eginbeharren artean Segurtasun Saileko ekintzak eta eginkizunak aurrera eramatea eta betetzea daude apirilak 3ko 1/1996 Larriadien Kudeaketaren Araudiaren eta bera osatzen duen araudi multzoaren arabera.

Zehazki berari dagokio:

  1. Euskal Autonomia Erkidegoan sortu daitezkeen larriadi egoera guztiak kudeatzeko beharrezko diren mota guztietako baliabide eta errekurtsoen sormena eta garapena bultzatu.
  2. Itsas kostaldeari dagokion lurralde-uren inguruko gertaerak arretaz bermatzeko beharrezko neurriak garatzea, baita itsas erreskatearen legediaren exekuzioa ere.
  3. Sare hidrometeorologikoaren eta sarearen informazioaren kalitatearen mantentze lanak, zaintza eta planifikazioa.
  4. Zerbitzu publikoetarako (babes zibila, bide segurtasuna, eta abar) informazio meteorologiko eta klimatologikorako politikak eta produktuak garatzea, baita klimatologiak eta meteorologiak eragina duten sektore eta aktibitateentzat (nekazaritza, arrantza, etab. ).

Itsas mailaren igoera larrialdien kudeaketarako produktuaren adibidea

http://www.euskoos.eus/?p=1199