EuskOOS euskal kostaldeko ozeanografia operazionaleko sistema da, eta Euskalmetek kudeatzean du AZTI zentro teknologikoaren aholkularitzarekin. Hiru helburu ditu:

•EAEko kostaldeko itsasoaren uneko egoeraren deskribapen zehatza ematea.
•Itsasoaren etorkizuneko kondizioen iragarpen jarraituak egitea.
•Euskal kostaldeko erabiltzaileei produktu ozeano-meteorologikoak ematea.

[ + ]

EUSKOOS & ISOBAY

EuskOOS ISOBAY topagunean aurkeztu egin zen Ekainaren 5, 6 eta 7an. ISOBAYk, Bizkaiko Badiako Ozeanografia Sinposio Internazionalak, ozeanografiarekin zonaldean lanean diharduten profesional adituenak biltzen ditu.

LIFE LEMA Europar proiektua, LIFE15 ENV/ES/000252 (http://lifelema.eu): 90 egurrezko itsas txalupa txikiak Kantauri itsasora jartiko dira maiatzaren antxoa kanpainan zehar

[+]

Donostia buian neurtutako haizearen datuak biltzen dituzten grafikak ikusgai daude EuskOOSen. Aurreko buiaren neurketetan arazoak izan ondoren, eguraldi txarrari hobe aure egiteko atal mugikorrak diren sensore ultrasonikoak dituen beste buia batengatik ordezkatu egin da. Grafikak ikusteko, sakatu hemen

EuskOOS ISOBAYen

.

ISOBAY Bizkaiko Golkoaren ozeanografiarako nazioarteko sinposioa da. AZTIk EuskOOS proiektua azalduko du ekainaren 5, 6 eta 7an, Anglet-en, Frantzian. Tokira urbilduko diren partaidek EuskOOSek gizarteari eskaintzen dion denbora errealeko jarraipena ezagutzeko eta ulertzeko aukera izango dute.

EuskOOS taldeak lehen MyCoast @AtlanticArea proiektuaren jarraipena antolatu du Bordelen eta bertan parte hartu ere. MyCoast proiektuak, AZTIk gidatutakoak, ozeanografia operatiboko datuen eta aurreikuspen tresnen hobekuntzan eta Iberia-Bizkaia-Irlanda eskualdeko itsas segurtasuna eta kutsadura lantzeko ekimenean diardu.

Aste honetan, EUSKOOS taldea Vienako EGU2018 kongresuan parte hartzen ari da, euren ikerketak erakusten bai poster bai ahozko aurkezpenen bidez. Nazioarteko kongresu honek hainbat itsas ikerketa diziplinako adituak biltzen ditu. EUSKOOS-ekarpenak, HF radarren erabilerarekin erlazionatutako hainbat alderditan ardazten dira; JERICO-NEXT-a proiektuaren (http://www.jerico-ri.eu/-en) esparruan hain zuzen ere

Bilbo eta Pasaiako estazio ozeano-meteorologikoen datuak zure mugikorretik kontsultatu. Deskargatu App-a:

iOS

Android